POLITIKA

Morlansen hildako hiru lagunei egitekoa zen omenaldia bertan behera utzi du Auzitegi Nazionalak

Gaur 15 urte, 1991ko abuztuaren 17an, ETAko hiru kide hil zituen Guardia Zibilak Donostiako Morlans auzoan: Jokin Leunda, Patxi Itziar eta Iñaki Ormaetxea. Askatasuna hildakoei omenaldia egitekoa zen gaur arratsaldean, baina Espainiako Auzitegi Nazionalaren azken orduko aginduaren ondorioz, Ertzaintzak debekatu egin du ekitaldia.

2006ko abuztuaren 17a
19:25
Entzun 00:00:0000:00:00
200 lagun inguru bildu dira Morlans auzoan, tiroka hil zituzten lekuan. Baina Ertzaintzak ekitaldia egin behar zuten lekua itxi egin du eta ez die bildutakoei bertara pasatzen utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.