Moto gidari bat hil da Gasteizen, AP-1 autobidearen eta N-622 errepidearen arteko tartean. Hildakoa 54 urteko gizon bat da. Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura iritsi dira eta moto gidaria suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du istripuari buruzko bestelako xehetasunik eman. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Moto gidari bat hil da Gasteizen
Hildakoa 54 urteko gizon bat da. AP-1 autobidearen eta N-622 errepidearen artean gertatu da istripua.