Motozale bat hil da Kuartangon, amildegi batetik erorita

Errepidetik irten da, eta malda txiki batetik behera jausi. Larrialdi zerbitzuak agertu direnerako, gidaria hilda zegoen.

(ID_10875126) LARRIALDI ZERBITZUAK
Larrialdi zerbitzuak, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
kristina martin
2025eko urriaren 18a
14:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra gaur eguerdian gertatu da, Kuartangoko (Araba) bigarren mailako errepide batean. Motozalea errepidetik atera da, eta malda txiki batetik behera erori. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil da.

Istripua 12:40an gertatu da, A-3314 errepidean; zehazki, Kuartango parean, Izarrarako bidean. Ertzaintzak azaldu duenez, oraindik ez dakite motozalea zergatik atera den bidetik. Larrialdi zerbitzuak istripua jazo den lekura joan dira,  biktimari laguntzera, baina gidaria hilda zegoela egiaztatu besterik ezin izan dute egin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.