Irudia. Donostia

'Motxilak gora' ikuskizuna, Xua gogoan

G. RUBIO / FOKU.
2020ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Xuak 3 urte beteko ditu etzi, eta, Espainiako espetxe legediak hala aginduta, Euskal Herrira bidaliko dute bizitzera, aita eta ama euskal presoak Picassent kartzelan utzita (Valentzia, Herrialde Katalanak). Beraz, igandetik aurrera haur motxiladuna bilakatuko da Xua. Sare plataformak Motxilak gora ikuskizuna antolatu du etzirako, Donostian (Atano III.a frontoia, 11:30). Porrotx pailazoak eta Maider Zabalegi musikari eta haur motxiladun ohiak aurkeztu zuten atzo ekitaldia, Donostian (argazkian). Porrotxek parte hartuko du ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.