elkarrizketa AURRERAPENAk (Pello Urizar eta Rufi Etxeberria)

"Mugimendu independentista izango da indar determinantea"

Pello Urizarrek dio ezker abertzalearekin akordioa egitean "bermeak jaso" dituela EAk. Rufi Etxeberriaren arabera, "erdibiderik ez dago jada". EAk eta ezker abertzaleak itun estrategikoa sinatu zuten atzo, euskal estatua helburu. Banan-banan elkarrizketatu ditu BERRIAk.

2010eko ekainaren 21a
18:24
Entzun 00:00:0000:00:00
EAk eta ezker abertzaleak itun estrategikoa sinatu dutela-eta, BERRIAk bietako buruetakoak elkarrizketatu ditu: Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea. Bihar argitaratuko ditu elkarrizketak, eta hona hemen haien esanak aurrerapen gisa.

Pello Urizar (EA)

- "Pausoa emateko erabakia hartu dugu eskatzen genituen bermeak jaso ditugulako eta arriskatzeak merezi duela uste dugulako".

- "EAren apustua hauteskundeei begirakoa balitz, 2009an EAJrekin jarraituko genuke; baina independentziarako bidea ezin genuenez haiekin egin, beste batzuekin lanean hastea erabaki genuen".

Rufi Etxeberria (ezker abertzalea)

- "Akordioa independentziaren alde eta euskal estatuaren alde dauden eragile guztiekiko irekita dago".

- "Mugimendu independentista izango da marko berriaren bila indar determinantea. Erdibiderik ez dago jada".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.