EUSKAL PRESOAK

Murtzia II-ko kartzelaren egoera salatu du Ruizek Castro epailearen aurrean

Euskal presoak hemeretzigarren eguna du baraualdian, eta bideokonferentzia bidez mintzatu da Jose Luis Castro Antonio Espetxe Zaintzako epailearekin.

Mobilizazioa Donostian, Patxi Ruizekiko elkartasunez. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2020ko maiatzaren 29a
20:50
Entzun

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Patxi Ruiz presoak Murtzia II espetxeko erizaindegiko moduluan jarraitzen du bakartuta. Hemeretzi egun daramatza jada gose greban, eta bideokonferentzia bidez hitz egin du Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailearekin.

Ruizek kartzelaren egoeraren inguruko salaketa egiteari ekin dio baina epaileak ez dio gaiari heldu nahi izan, AEMren arabera. Espetxeko zuzendaritzak, berriz, uko egin dio Ruizek konfiantzako medikuekin bildu ahal izateari, argudiatuta ez dutela ikusten «komenigarria».

Mobilizazio Eguna deitu du AEMk biharko. Goizean mobilizazioak egingo dituzte herrietan eta eskualdeetan, eta arratsaldean  manifestazioak Baionan, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon.

Baiona, Saint Andre Plazatik abiatuko da martxa (17:00); Iruñean, Gaztelu Plazatik (20:00); Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik (19:00); Donostian, Bulebarretik (20:15); eta Bilbon, Plaza Eliptikotik (19:00).

Gainera, Andoni Goikoetxea euskal presoak 24 orduko baraualdia egingo du bihar, Ruizi elkartasuna adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.