'Nafarroa bizirik nahi dugu' agiriko eskeak berriz hauspotzera deitu dute

AHTaren egitasmoa arbuiatu dute, «aztarna ekologikoa» areagotzen duten beste hainbat proiekturekin batera. «Norabide» berria nahi dute

Sustrai Eraikuntzako kideak, atzoko agerraldian. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
arantxa iraola
2017ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Iruñeko Etxebakoitz auzoa hautatu zuten atzo Nafarroa bizirik nahi dugu agiriaren bultzatzaileek manifestu horren bertsio berria aurkezteko eta, oro har, Nafarroako Gobernuaren joera «desarrollista» gaitzesteko. Etxebakoitz auzoa hautatu zuten, hain justu, Nafarroan AHTa egiteko asmoak guztiz itxuraldatuko lukeelako auzo hori, han tren lasterraren geltokia eraikitzeko. Espainiako Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernuari plan bat aurkeztu berri dio azpiegitura hori egiteko, eta hedabideetan titulu asko sorrarazten ari da gaia. Agirian, ordea, oro har, «aztarna ekologikoa» era «jasanezinean» areagotzera doazen egitasmo guztiak hartzen dira aintzat. 2011ko manifestua da, eta biziberritu egin nahi dute bertsio berri honekin. Sustrai Eraikuntzak egin zuen atzoko agerraldirako deia; agiria hainbat sindikatuk babestu dute, eta ingurumenaren alde ari diren hemeretzi taldek.

«Dokumentu hau sinatzen dugun herri erakundeok Nafarroako Gobernuak lurralde antolaketaren eta bertako garapen sozio-ekonomikoaren arloan daraman norabidea salatu nahi dugu». Jakina da zenbait egitasmotan—esaterako, tren lasterrean harira— desadostasunak daudela gobernuko lau alderdien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.