Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak berretsi egin du lau urte eta egun bateko espetxe zigorra, joan den martxoan Lurralde Auzitegiak Iruñeko ikastetxe bateko irakasle bati ezarritakoa. Sexu erasoaren delitua leporatu diote, 10 urteko ikasle bati ukituak egiteagatik. Halaber, hamar urteko inhabilitazio berezia ezarri diote adingabeekin edozein lanbide, ofizio eta jardueratan aritzeko.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak lau urteko kartzela zigorra berretsi dio irakasle bati, Iruñean ikasle bati ukituak egiteagatik
Auzitegiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak Probintzia Auzitegiaren erabakia berretsi du, eta biktimaren deklarazioa babestu.


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu