Nafarroako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Eguesibarreko alkate ohia
IRUÑEA. Nafarroako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Josetxo Andia Eguesibarreko alkate ohia. Epaiaren arabera, Andiak ez zuen diru publikoa bidegabe erabili eta ez zuen ez iruzur ez prebarikazio deliturik egin Andacelay elkarte publikoaren bidez Catalunya Caixako ekarpenak erosi zituenean; 100.000 euro inguru erabili zituen eta udalbatzari ez zion inbertsio horren berri eman, epaiketan aitortu zuenez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu