Nafarroako Gobernuak 2028an hasi nahi du Etxabakoitzen 3.500 etxe eraikitzen

Abiadura handiko trenaren geltokiak eta ibilbideak eraginik ez duten eremu batean hasiko dira etxeak eraikitzen, Barañain ondoan.

Etxabakoizko etxeek izango duten itxura. NAFARROAKO GOBERNUA
Etxabakoizko etxeek izango duten itxura. NAFARROAKO GOBERNUA
jakes goikoetxea
2026ko urriaren 22a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Gobernuak atzo aldatu zuen Iruñeko Etxabakoitz auzoko UGEP udalerriz gaindiko eragina duen plana. Berez, plan horren arabera, 11.581 etxe eta abiadura handiko trenaren geltokia egin behar dituzte bertan. Oraingoz, espero dute 2028aren amaieran 3.500 etxe eraikitzen hasiko direla, Oscar Txibite Nafarroako Lurralde Kohesioko kontseilariaren esanetan. Betiere, ordurako erabaki batzuk hartzen baldin badituzte: sailen banaketa eta urbanizazio proiektuak onestea, eta udal mugen aldaketa onartzea. 

Planean zehazten da etxeen erdiak babestuak izango direla, eta erdiak libreak: zehazki, 3.487 babestu, 2.371 tasatu eta 5.723 libre. 2028an eraikitzen hasi nahi duten etxeak Barañain ondokoak dira. Inguru hori aukeratu dute etxeak egiten hasteko, ez baitiote eragiten abiadura handiko trenaren ibilbideak eta obrek, ezta beste azpiegitura batzuen antolaketa aldaketak ere. Industria jarduera eremu horretatik atera nahi dute, eta, horretarako, bertako enpresa batzuk lekualdatu, Huntsman eta Urdanoz, esaterako. 

Planaren eraginpeko eremua oso handia da: 2,3 milioi metro koadro, 230 hektarea. Barañaini, Iruñeari, Zizurri eta Zizur Nagusiari eragiten dio.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA