Hego Euskal Herria

Nafarroako Gobernuak "konstituzioaren barruan" nahi du lankidetza Jaurlaritzarekin

Javier Remirezek esan du aurki bilduko direla Maria Txibite eta Iñigo Urkullu lehendakariak.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria eta Maria Txibite Nafarroako Gobernua, abuztuaren 6an, Iruñean, Txibitek kargua hartzean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko irailaren 7a
07:07
Entzun

Javier Remirez Nafarroako Gobenuko presidenteordeak iragarri du Eusko Jaurlaritzarekin "erabat harreman normalizatua" izango dutela, lankidetza mota hori ere "errespetu instituzionalean eta [Espainiako] konstituzioaren barruan" garatzen baldin bada. "Ongi etorria" izango da, Radio Euskadiko elkarrizketa batean adierazi duenez. Horrez gain, oraindik egunik eman gabe, iragarri du aurki bilduko direla Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Iñigo Urkullu Jaurlaritzakoa. Hain zuzen, PSOE eta EAJ Hego Euskal Herriko bi erkidegoetako gobernuetan daude —Nafarroan EAJ, Geroa Bai koalizioaren barruan—.

2016ko maiatzean, Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak eta Urkulluk bi gobernuen arteko lankidetza eta "harremanen normalizaziorako" hitzarmena sinatu zuten.

Txibitek duela hilabete hartu zuen lehendakari kargua, eta Remirezek esan du aste hauetan haren lehentasuna Nafarroako eragile sozialekin eta instituzionalekin bilerak egitea izan dela, eta orain hasiko dela beste erkidegoekin hartu-emanak izaten. Azaldu Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak «interes bereko gaiak» dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.