«Terrorismoaren amaiera biktimek idatziko dute, ez hiltzaileek. Biktimei asko zor die Espainiako demokraziak». Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramailearen hitzak dira. Bozeramailearen iritziz, ez gobernuak, ez gizarteak ez dizkio inori eskerrak eman behar ez hiltzeagatik. «ETAri ezin zaio utzi bere amaiera nahi duen bezala idazten Donostiako konferentziaren moduko ekintzekin». Nafarroako Gobernuak ETArengandik espero duen «bakarra» armak entregatzea da; eta «milaka biktimari sortu dien minagatik» barkamena eskatzea.
Sanchez de Muniainek onartu du ETAk armak uztea inoiz baino gertuago ikusten duela. Uste du «Espainiako gizarteari eskerrak» lortu dela egungo egoera: «Helmugara demokraziarengatik iritsiko gara; hain zuzen, segurtasun indarren lanarengatik, epaileengatik, legeengatik, hauteskundeengatik. Baina, batez ere, biktimengatik».
Nafarroako Gobernuak uste du ETAren amaiera biktimek idatziko dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu