Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 722 lanpostuko LEPa onartu du 2027rako

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta hizkuntza eskola ofizialetan lan egiteko postuak eskainiko dituzte.

Ikastetxe bateko ikasgela bat, artxiboko irudi batean. MAIALEN ANDRES / FOKU
Ikastetxe bateko ikasgela bat, artxiboko irudi batean. MAIALEN ANDRES / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko abuztuaren 26a
17:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egonkortasuna sustatu asmo du. Horretarako, 722 postuko lan eskaintza publikoa egingo du 2027an; hain zuzen, 648 lanpostu eskainiko dituzte DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; Lanbide Heziketan, 53; eta hizkuntza eskola ofizialetan, 21. Postu horietako 608 gaztelerazkoak izango dira, eta gainerako 114ak, euskarazkoak.

Horretaz gainera, unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan eskaintza publikoa ere onetsi du, 355 lanpostukoa, langileen 2026ko ordezte tasari dagokiona: 234 postu DBHra arteko irakasleentzat izango dira; 88, DBHko irakasleentzat; hamahiru, Lanbide Heziketakoentzat; 11, hizkuntza eskola ofizialetakoentzat; eta bederatzi, ikuskarientzat.

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA