Politika

Nafarroako Parlamentuak Koldo Martinez aukeratu du senatari

PSNren, Geroa Bairen eta Ahal Dugu-ren babesarekin aukeratu dute. EH Bilduk eta Ezkerrak zuri bozkatu dute.

jarraia171653.jpg
2019ko irailaren 26a
14:58
Entzun

Koldo Martinez Geroa Baiko legebiltzarkidea senatari aukeratu du gaur Nafarroako Parlamentuak, PSNren, Geroa Bairen eta Ahal Dugu-ren babesarekin. Aldeko 22 boto jaso ditu, beraz. Bigarren hautagaiak, Navarra Sumako Arancha Ariasek, aldeko 20 boto bildu ditu; bere taldearenak. EH Bilduk eta Ezkerrak zuri bozkatu dute.

Martinezek eskerrak eman dizkie PSNko, Geroa Baiko eta Ahal Dugu-ko parlamentariei, bozketaren ostean. Senatari berriak konpromisoa agertu die "Nafarroari", "autogobernuari", estatuarekin "aldebiko harremana" defendatzeari, "demokraziari" eta "pertsona guztien eskubideei". Ziurtatu du "nafar guztien esanetara" egongo dela.

Martinez Nafarroako parlamentari da 2015. urteaz geroztik. Urte horretan, Espainiako Kongresurako zerrendaburu izan zen, baina ez zuen lortu aukeratua izateko nahikoa boto. Hala gertatu zen Espainiako azken bozetan ere. 2016an zerrendako bigarren izan zen, Daniel Innerarityren atzetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.