Nafarroako sare publikoan ratioak jaisteko eskatu dute sindikatuek

Edurne Begiristain.
2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Nafarroako Hezkuntzako sindikatu nagusiek elkarretaratzea egin zuten atzo Nafarroako Parlamentuaren aurrean, ikastetxe publikoetako ratioak jaistea eskatzeko. Hezkuntzako mahai sektoriala osatzen duten sindikatuek deitu zuten protestara: LAB, Steilas, Afapna, Anpe, CCOO, ELA eta UGT. Azken bi hilabeteotan parlamentuko talde guztiekin bilerak egin dituzte sare publikoko ratioak «lehenbailehen» jaisteko eskaeraren inguruan jarduteko, eta, jakinarazi dutenez, talde guztiek bat egin dute asmoarekin. Hori hala, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduari galdegin diote 2023-2024 ikasturtean ratioak murriztea, eta jaitsiera hori aurtengo aurrekontu legean jasotzea.

Sindikatuen aburuz, Haur Hezkuntzako gela bakoitzeko ratioa hogei ikaslera jaitsi beharko litzateke, pandemia garaian izandako batez besteko kopuruan utzita, hain zuzen. Gainerako hezkuntza etapetan jaitsiera «progresibo eta lineala» ezartzea proposatu dute. Uste dute ratioak jaitsita hezkuntza kalitatea «hobetuko» litzatekeela, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.