Nafarroan ere birfundazioa hasi du Sortuk

Prozesua gidatzeko hemezortzi lagun aukeratu dituzte. Militantziari dei egin diote eztabaidan parte hartzera. Subiranismoa abiatu nahi dute

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
joxerra senar
Berriozar
2016ko urriaren 2a
00:00
Entzun
«Erregimenaren errealitatearen aurrean, aukera bakarra daukagu: prozesu subiranista bat abiatzea». Sortuk birfundazio prozesuari ekin dio Nafarroan, eta atzo Miren Zabaleta Sorturen birfundaziorako zuzendaritza taldeko kideak Berriozarko Musika Eskolan egindako ekitaldian aldarrikatu zuen etorkizunerako hiru gidalerro nagusi dituztela. Batetik, «aldaketa soziala» bultzatu nahi dute, eta indar «eraldatzaileekin» mobilizazioa eta elkarlana egitea dute xede. Bigarrenik, EH Bildurekiko «konpromiso argia» azaldu dute. Eta, hirugarrenik, funtsezkotzat jo dute ezker abertzale «eraldatzaile, aktibo eta sendo bat» egituratzea.

Aurreko urte politikoan ezker abertzalearen Abian eztabaida prozesuak mandatu gisa utzi zuen Sorturen birfundazioa. Atzodanik lehen urratsak egin dituzte Nafarroan. Lehenik, hemezortzi lagunez osatutako taldea osatu dute prozesua gidatzeko: Miren Zabaletaz gain, taldean daude Txelui Moreno, Arantza Santesteban, Garazi Labiano, Floren Aoiz, Joseba Otondo, Maite Sabalza, Joseba Compains, Elena Urabaien, Egoi Irisarri, Maialen Etxebarria, Xotero Etxandi, Aitziber Larrea, Saul Arangibel, Mauricio Olite, Haritz Romeo, Alberto Matxain eta Lur Albisu.

Zabaletak dei egin dio militantziari eztabaidan parte hartzera. «Erronka argia da. Herria dugu, jendea dugu; abian jartzea soilik falta zaigu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak