«Nazionalismoen aurka eginiko lanagatik» sarituko dute Manuel Valls
    DONOSTIA. «Nazionalismoen aurka» Espainiari emandako babesagatik sarituko du Gregorio Ordoñez fundazioak Manuel Valls Frantziako lehen ministro izandakoa. Larunbatean Donostian egingo da ekitaldia, eta Vallsekin batera han izango dira, besteak beste, Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu ohia, Jaime Mayor Oreja Barne ministro izandakoa, Soraya Saenz de Santamaria egungo gobernuko presidenteordea, Juan Ignacio Zoido Barne ministroa eta Baltasar Garzon epaile ohia.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            