NBEk Yemengo egoera aztertuko du

2011ko ekainaren 24a
16:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Hurrengo astelehenean Yemenera bidaiatuko duela jakinarazi du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi komisarioak. Ali Abdala Sale presidentearen errepresio gogorra aztertuko dute NBE hiru ordezkarik ekainaren 27tik uztailaren 6ra. Gobernuaren ordezkariekin, giza eskubideen aldeko aktibistekin, eskubideen urradurak jasan dituzten biktimekin, lider erlijiosoekin, oposizioko kideekin eta gizarteko ordezkariekin elkartuko dira. Kartzelen eta erietxean egoera aztertuko dute ere, gaixo eta atxilotuen egoera egokia dela bermatzeko.

Ebaluazioaren ondoren, NBEren gomendioekin idatziko dute txosten bat, irailean argitaratuko dena.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.