EUSKAL HERRIA

New Yorkeko euskal etxeak berretsi du Jaurlaritzak planto egin zuela Izagirreren mezua ez erakusteko

Ohar bat plazaratu du, ingelesez eta gaztelaniaz, euskal etxearen mendeurreneko ospakizunetan gertatutakoa azaltzeko. Halaber, Juan Karlos Izagirreren mezua eskegi du euskal etxeak bere webgunean. [Youtube]http://youtu.be/-qGFS320yhs[/Youtube]

jon olano
2013ko urriaren 17a
09:41
Entzun

Atzoko zabaldu zen New Yorkeko Euskal Etxearen mendeurreneko ospakizunean Jaurlaritzak debekatu egin zuela Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen zorion agurra erakustea, eta plazaratutako informazioen inguruan bere bertsioa plazaratu du euskal etxeko zuzendaritzak.

Azaldu duenez, euskal etxeak hainbat ordezkari gonbidatu zituen ospakizunera, Izagirre tartean. Hark adierazi zien ezin zuela joan, baina mezu bat helarazi zien, festan erakutsi zezaten. Mezu hori garaiz iritsiko ote zen ez zekiten antolatzaileek; ospakizunaren egun berean jaso zuen euskal etxeak bideoa, eta hura erakusteko asmoa azaldu zion Jaurlaritzari.

Euskal etxeko ordezkarien arabera, Jaurlaritzak uko egin zion bideoa festan erakusteari, baina asmo hori berretsi zuten euskal etxekoek. Hala, hotelean itxarotea eta ospakizunera ez joatea erabaki zuten Jaurlaritzako ordezkariek, euskal etxekoek beren asmoan atzera egin arte.

Hasi zen festa, Jaurlaritzako ordezkaririk gabe. Ordubete geroago, eta Urkulluren presentziak sortutako "ikusmina" aintzat hartuta, euskal etxeak azaldu du Jaurlaritzaren eskaerari men egin ziotela.

"Tristura" eta euskal erakundeekiko, Jaurlaritzarekiko eta lehendakariarekiko errespetua azaldu ditu euskal etxeak gertatutakoaren inguruan. Nabarmendu du helburu nagusia euskal etxearen "independentzia" gordetzea izan zela.

Atzo, Jaurlaritzak onartu zuen desadostasunak izan zituela euskal etxeko zuzendaritzarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.