1Salaketa. Hipotekaren kuota bat ordaintzen ez bada, banketxeak jada eska diezaioke bezeroari ordaintzeko. Salaketa bat jarri, eta hipoketan agertzen den helbidean jakinaraziko diote. Epe bat emango diote pagatzeko. Egiten ez badu, hipoteka exekutatzeko prozesua abiaraziko du epaileak.
2Enkantea. Etxea enkantean jarriko dute. Zordunari hogei egun lehenago jakinaraziko diote. Norbaitek erosten badu, hipotekak kaltetutako pertsona etxerik gabe geratuko da. Gainotzean, bankuaren esku geratuko da. Hasierako balioaren %60 pagatuko du, eta ondoren saldu ahal izango du.
3Kaleratzea. Bankuak etxebizitza saldu arren, zorra ez da kitatzen. Zordunak hilabete izango du etxea uzteko. Epe hori beste hilabete batez luza daiteke, bankuarekin hala adostuz gero. Pagatu ezean, zorra ez da baliogabetzen, eta kaltetuak bere jabetza guztiekin erantzun beharko du.
Nola gauzatzen dira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu