Oihane Bakedano euskal presoa aske gelditu da

2020ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Oihane Bakedano Hernaniko (Gipuzkoa) presoa aske gelditu da, hemezortzi urteko espetxe zigorra osorik beteta. Atzo arratsaldean atera zen Soto del Realgo espetxetik (Espainia), Etxerat-ek jakinarazi zuenez. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailean jakinarazi zuten Jaengo kartzelatik (Andaluzia) Logroñokora lekualdatuko zutela.

Guardia Zibilak 2002ko irailaren 29an atxilotu zuen Bakedano, Aizeti Fernandez eta Rafael Berasategirekin batera: torturak salatu zituzten hirurek. Hemezortzi urteko espetxe zigorra jarri zioten Bakedanori, ETAko kide izatea eta lehergailuak eta armak lizentziarik gabe edukitzea leporatuta. 2016an bete zituen kondenaren hiru laurdenak, eta kondena osorik beteta utzi zuten aske, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.