Oinezko bat hil da Ondarroan, kamioi batek harrapatuta

Oinezkoak 86 urte zituen. Harrapatu eta bertan hil da, «lesio larriak» tarteko.

Ondarroa, artxiboko irudi batean. ONDARROAKO UDALA
Ondarroa, artxiboko irudi batean. ONDARROAKO UDALA
nerea intxausti
2026ko urriaren 28a
10:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizean, 08:26an, kamioi batek 86 urteko gizon bat harrapatu du Ondarroan (Bizkaia), eta tokian bertan hil da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du oinezkoak «lesio larriak» zituela, eta horien ondorioz hil dela. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA