Ondarroako Udalak gaitzetsi egin du udaltzain bat txosnagunetik kanporatu izana

Erakundearentzat, gertatutakoa «oso larria» da. Udal langileak babestu ditu, eta «beharrezko neurriak» hartuko dituela jakinarazi du.

14919677
Ondarroa, artxiboko argazkia. ARITZ LOIOLA / FOKU
jakes goikoetxea
2025eko abuztuaren 18a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ondarroako Udalak (Bizkaia) salatu duenez, larunbatean udaltzain bat kanporatu egin zuten Andra Mari jaietako txosnagunetik, «udaltzaina izateagatik». Udaltzaina lanetik kanpo zegoela zehaztu du erakundeak.

Udalak, Urtza Alkorta alkateak sinatutako adierazpen instituzional batean, gaitzetsi egin du udaltzaina kanporatu izana, eta babestu egin ditu udal langileak: «Ondarroako Udalak ez du onartzen horrelakorik, eta babesa adierazten die udaltzainei zein udal langile guztiei, bereziki atzo [larunbatean] txosnagunetik kaleratua izan zen udaltzainari».

Gertatutakoa «oso larria» da udalarentzat, eta jakinarazi du «beharrezko neurriak» hartuko dituela. Ez du zehaztu neurri horiek zein diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.