Irudia. Bilbo
'Open Arms' ontziarekin elkartasuna
Bederatzi egun daramatzate Open Arms ontziak jasotako 122 migratzaileek itsasoan, herrialde batek jasoko dituen zain. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo Bilboko Plaza Eliptikoan, 12:00etan, Italiako eta Maltako gobernuen «ezezko kriminala» salatzeko, eta estatuei eskatzeko migratzaile horiei harrera egiteko. Europako Batzordearen eta gobernu kideen «konplizitatea» salatu zuten, azalduz Europako herrialdeek «errefuxiatuen nazioarteko konbentzioak» urratzen dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu