Orio parean A-8 zabaltzeko lanetan bonba bat leherrarazi dute, eta kalteak eragin ditu

Eztandak obretako lau auto eta sei etxola kaltetu ditu. Bost kilo lehergai zituen bonbak. Acciona eta Fonorte enpresak ari dira han lanean. Bart izan da erasoa, eta goizeko zazpietan ohartu dira. Eusko Jaurlaritzak ETAri egotzi dio atentatua.

2008ko uztailaren 28a
15:02
Entzun
Bost kiloko bonba batek eztanda egin du bart Orio (Gipuzkoa) parean, A-8 autobidea zabaltzeko egiten ari diren lanetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Lanetako lau autotan eta sei etxolatan kalteak eragin ditu eztandak. Acciona eta Fonorte enpresak ari dira hango lanak egiten.

Oraingoz inork ez du hartu bere gain atentatua, baina Eusko Jaurlaritzak ETAri egotzi dio.

Goizeko zazpietan ohartu dira erasoaz langileak, eta orduan abiatu dira alde hartara ertzainak. Lehergailua zer materialez osatua zegoen ikertzen ari dira.

Jaurlaritzak atentatua gaitzetsi egin du, eta enpresei babesa adierazi die, "bizi kalitatea hobetzeko lan egiten dutelako horiek ere". Erakunde armatuari indarkeria behin betiko uzteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.