Irudia.Ordizia

ORKLI ETA BERRIA, BATERA

2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERRIA egunkariak eta Orkli kooperatibak BERRIA ren harpidetzak sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Itun horren ondorioz, Orkli kooperatibak BERRIA ren harpidetzak sustatuko ditu bertako langileen artean. Hitzarmena Berria taldeko kontseilari ordezkari Joanmari Larrartek, Andoni Zubeldia Orkliko euskara teknikariak eta Asier Lekuona Orkliko kontseilu errektoreko lehendakariordeak sinatu zuten, atzo, Orklik Ordizian (Gipuzkoa) duen egoitzan. Lan munduan BERRIA ren harpidetzak sustatzeko hainbat enpresarekin Berria taldea egiten ari den kanpainaren ildoan sartzen da ituna. Hainbat enpresarekin izenpetu dira dagoeneko hitzarmenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.