Urretxuko udalak bere elkartasuna eta mina adierazi dizkio Ormazabalen familiari.
Orain, gorpua Urretxura ekartzeko ahal duten guztia egiten ari direla jakinarazi dute, "momentu hauetan hori baita garrantzitsuena".
Mendia
Ormazabalen erreskatea egin edo ez aztertzen ari dira, zailtasunak asko baitira
Xabier Ormazabal zenaren gorpua berreskuratzeko lanak oso zail daude. Hilotza Tibeten dago, eta Txinak ez du erreskateetan laguntzeko ohitura handirik. Gainera, helikopteroak ez dira 6.000 metrotatik gora joaten, eta negua gainean dago. Beraz, mendiaren egoera aztertu nahi dute, behin-betiko erabakia hartu aitzin. Urretxuko udala mendizale gaztearen gorpua berreskuratzeko gestioetan ari da Espainiak Txinan duen enbaxadarekin batera. Ormazabal atzo aurkitu zuten hilda Cho Oyuko magalean, 7.800 metrora, denda barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu