Ortuzarrek dio Nafarroako gobernu koalizioan nahi duela Geroa Bai
BILBO. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak SER irrati katean jakinarazi du datorren astean hasiko direla hitz egiten Nafarroako Gobernua eratzeko «formulaz eta pertsonez», eta azaldu du bere ustez aukerarik onena programa adostu dutenen artean «koalizio ba» osatzea dela. Hala, Ortuzarrek adierazi du Geroa Bai kideetako bat da EAJ— gobernu barruan nahi duela: «Esana diogu hori Maria Txibiteri [PSNren lehendakarigaia]». Gaur zortzi adostu zuten gobernu programa PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu