Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak agertu du "errespetuz" ikusten duela EAko barne krisia, baina gonbitea egin die alderdi honetako ildo kritikoko kideei. "Euskal politika ikusteko eraz eta alderdiaren etorkizuneko paperaz ia zerikusirik ez duten bi jarrera agertzen ari dira EAn, oso desberdinak, eta [EAJn] sartu nahi dutenentzako atea irekita dugu", esan du gaur Ortuzarrek.
EArekin "lankidetza estrategikoa, egonkorra eta iraunkorra" ere nahiko lukeela adierazi du. "Gu beti koalizioaren aldekoak izan gara; garai politiko eta ekonomiko hauek, gainera, hori eskatzen dute".
Ekainean kongresua egingo du EAk, eta azkeneko asteetan ere zuzendaritza nazionalaren eta Gipuzkoakoaren artean desadostasun nabarmenak azaldu dira: greba orokorrari buruz, alderdiko estatutuei buruz... "Ikusiko dugu zer ateratzen den kongresutik", esan du EAJko Bizkaiko buruak, ETBn egin dioten elkarrizketan.
Politika
Ortuzarrek EAJren "atea ireki" die EAko kritikoei
"Euskal politika ikusteko eraz eta alderdiaren etorkizuneko paperaz ia zerikusirik ez duten bi jarrera agertzen ari dira EAn. Ikusiko dugu zer ateratzen den bere kongresutik", esan du jeltzaleen Bizkaiko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu