Osakidetza zigortu dute Arabako kanpo kontsulten laborategiko langileen grebarako eskubidea urratzeagatik

ELA sindikatuak eman du gertatutakoaren berri. Epaiak erakundeari gogoratu dio «mugatuta» dagoela langileak ordezkatzea greba egunetan.

OSAKIDETZA - OSASUN ZENTROA
Osakidetzako osasun zentro bat, artxiboko irudian. MAIALEN ANDRES / FOKU
2024ko urtarrilaren 26a
11:00
Entzun

ELA sindikatuak jakinarazi berri duenez, Gasteizko epaitegi batek Osakidetza zigortu du, Arabako kanpo kontsulten laborategiko langileen grebarako eskubidea urratzeagatik. Zehazki, 2020ko urriaren 29an lanuztera deitu zituzten langileak, eta grebarekin bat egin zuten bi langile ordezkatu zituzten, gutxieneko zerbitzuetatik kanpo. Sindikatuak demanda bat aurkeztu zuen.

Urologia sailean gertatu zen, gutxieneko zerbitzuak ezarri ez zituzten lekuan. Arlo horretako bi langileak ordezkatzeaz gain, bertze sail bateko –eta kategoria bereko– langile batek berdin-berdin egin zuen lan. Lau urteren ondoren eman die arrazoia justiziak, epai «irmo» batekin. Hala, testuak Osakidetzari gogoratu dio «mugatuta» dagoela langileak ordezkatzea greba egunetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.