Osakidetzak indarkeria matxista jasandako 2.121 emakume artatu zituen iaz

Horietatik 374 kasu sexu erasoak izan ziren. Aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, sexu erasoen 299 biktima artatu dituzte.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa Zarautzen, joan den urrian. GORKA RUBIO / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa Zarautzen, joan den urrian. GORKA RUBIO / FOKU
Julen Urrestarazu
2025eko azaroaren 21a
11:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Osakidetzak indarkeria matxista jasan zuten ia sei emakume artatu zituen batez beste egunero iaz. Denera, 2.121 izan ziren, 2023an baino %3,2 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, iaz artatutako 374 emakume sexu erasoen biktima izan ziren, duela bi urte baino 106 gehiago. Gainera, sexu erasoengatik artatutako hamarretik lau adingabeak ziren.

Horrez gain, Osakidetzak adierazi du aurtengo urtarriletik irailera arte 299 biktima artatu dituztela sexu erasoak jasateagatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.