Osakidetzak leihatiletako orduak luzatu ditu

2023ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osakidetzak ospitale batzuetako leihatila ordutegiak luzatu ditu oposizioetarako aurkeztu behar dutenentzat: Arabako, Basurtuko (Bizkaia), Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako (Bizkaia) eta Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuetako leihatiletako ordutegiak, hain zuzen ere. Dokumentazioa entregatzeko modua ere sinplifikatu du. Hemendik aurrera, tramitea sistema baten bidez egin ahal izango da, eta, dokumentazioa behin aurkeztuta, hautagaiak hainbat kategoriatako azterketak egin ahal izango ditu.

Bestalde, Osakidetzak jakinarazi du argitaratu dituela 2018/19ko LEPen 41 lanbide kategorien emaitzak. Gehitu du hurrengo hilabeteetan jakinaraziko dituela azken LEPan eskainitako plazen deialdietako behin-behineko emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.