osasuna

Osakidetzak sexua aldatzeko lehen ebakuntza egingo du gaur Gurutzetako ospitalean

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak ebakuntza horietarako diru-laguntzak ematen zituen. Aurten, ordea, ez eta ebakuntzak egitera kanpora joan diren transexualek 30.000 euro inguruko gastuari egin behar izan diote aurre.

2009ko abenduaren 7a
17:16
Entzun
Barakaldoko Gurutzetako ospitalean (Bizkaia) sexua aldatzeko lehen ebakuntza egingo du gaur Osakidetzak. Aurreko urtera arte, Eusko Jaurlaritzak ebakuntza hori egiteko diru-laguntza ematen zuen, baina aurten ez. Beraz, ebakuntzak EAEtik kanpo egiteko transexualek gastu handiari egin behar izan diote aurre, 30.000 euro inguru.

Transexualidad Euskadi elkarteak gaurkoa nabarmentzeko data dela adierazi du "eskabide historikoa bete" delako eta lehen ebakuntza horrek jarraipena izateko galdegin dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, guztira 30 lagun daude sexua aldatzeko Transexualak Artatzeko Unitatean zerrendan.

Andrea Muñiz Transexualidad-Euskadi elkarteko presidentea da horietako bat. Muñiz transexualei ebakuntzak egiten hasteko Osasun Sailak zer lan egutegi duen eta ebakuntzak nola egingo diren argitzeko eskatzeko gose greba hasi zuen hilaren 2aneta pasa den larunbatean bertan behera utzi zuen jasaten ari zen "ahultze fisiko zein psikologikoagatik". Gose greban egon den bitartean jaso duen babesa eskertu ditu.

Hala ere, Jaurlaritzak ebakuntzen data zehazten ez badu, abenduaren 11tik aurrera gose greban hasiko direla ohartarazi dute hainbat transexualek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.