Osakidetzako langileen baldintzak negoziatzeko plataforma bat aurkeztu du ELAk

Sindikatuaren helburua da 11 puntuko «akordio iraultzaile bat» erdiestea, aintzat hartuko duena, besteak beste, azken lau urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzea, behin-behinekotasuna murriztea eta astean 32 orduko lanaldi arrunta ezartzea.

Anbulantzia bat, ELAk eta beste sindikatu batzuek deitutako elkarretaratze baten aurrean, Basurtuko ospitalean, Bilbon, iaz. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Anbulantzia bat, ELAk eta beste sindikatu batzuek deitutako elkarretaratze baten aurrean, Basurtuko ospitalean, Bilbon, iaz. MARISOL RAMIREZ / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko otsailaren 17a
12:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Osakidetzako langileen baldintzak negoziatzea eta hobetzea helburu duen plataforma bat aurkeztu du gaur ELA sindikatuak. Ohar bidez jakinarazi duenez, Osakidetzako 1.500 langile baino gehiagoren artean egindako galdeketa batean oinarrituta eratu dute plataforma, eta 11 puntuko «akordio iraultzaile bat» erdiestea du xede. Izan ere, ELAk salatu du azken hamabost urteetan ez direla berritu osasungintzako langileen lan baldintzak, eta horiek lantzeko negoziazio mahaia blokeatuta dagoela. 

ELAren proposamenak 11 puntu jasotzen ditu: besteak beste, 2022 eta 2026 bitartean galdutako erosahalmena berreskuratzea eta horri %2ko igoera bat gehitzea; asteko lanaldi arrunta 32 ordura mugatzea; eta behin-behinekotasun tasa %8ra murriztea lehiaketa publiko bidezko hautaketa prozesuen bitartez. Hain justu, sindikatuaren arabera, gaur egun iraupen luzeko 19.326 aldi baterako langile daude —lantalde osoaren %43—; iraupen laburreko aldi baterako kontratuak dituzten 3.000 langile inguru, eta bete gabeko 2.014 lanpostu. Horrez gain, ELAren proposamenak barne hartzen du langileak euskalduntzeko behar diren baliabideak ezartzeko presio egitea.

ELAk Ertzaintzan eta hezkuntzan lortutako akordioak jarri ditu adibidetzat, eta nabarmendu du sektore horietan izandako hobekuntzak «mobilizazioei esker» izan direla; halere, adierazi du ezinbestekoa dela «borondate politikoa» egotea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.