Abenduaren 28an Donostia ospitaleko medikuek hitza hartu zuten agerraldi batean, azaltzeko zertan zen hilaren hasieran Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan Osakidetzarekin dituzten desadostasunak tarteko sortu zen krisia. Bost eskari dituztela jakinarazi zuten, eta, aurrez urratua zuten protesta bideari atxikita, astelehenero elkarretaratzeak egingo dituztela Donostia ospitaleko atarian horiek gogorarazteko. Atzo goizean ere berritu zuten irudia; 08:15 aldera, dozenaka profesional batu ziren erietxeko atean. Ez zuten adierazpenik egin nahi izan protestaren ostean; eskariek lehengoan dirautela esan zuten, eta aurrerabideak espero dituztela. Atzo ez zuten batzarrik egin langileek. Osakidetzako buruekin, berriz, hilaren 18an dute hurrengo bilera. Batzar batean batuta ari dira ESIko langile kritikoak beren eskariak bideratzen; gehienak medikuak dira, baina talde irekia da
Mahai gainean jarri dituzten bost eskeak, horra. Bat: ospitaletik «datorren» zuzendaritza bat nahi dute, zentroa ezagutzen duena. Bi: Donostialdeko ESI geroko estrategia «erabakitzeko» gaitasuna izango duen «mahai tekniko bat» ere nahi dute. Hiru: zerbitzuetan egiten den lana maiztasun jakin batekin «ebaluatzeko» eskatzen dute. Lau: langileen «egonkortasuna» bermatzeko neurriak nahi dituzte. Bost: Onkologikoarekin hitzartutako itunean argitasuna eskatu dute «antolakuntzaren alderdian».
Donostialdeko ESIan sortu den krisia hizpide izan zuen atzo Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek; Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk gatazka «konpondu» nahi duela esan zuen, eta horretarako «esku hartzeko» prest dagoela. «Kezka» azaldu zuen buruzagi jeltzaleak halakoek gizartean sortzen duten «sentipenarengatik».
Osasunbideak medikuei
Otsailaren 13tik aurrera grebarako deia egina dute medikuek Nafarroan, eta Osasunbideak negoziatzeko proposamen bat egin dio Medikuen Sindikatuari, greba egin ez dadin.
Krisia Osakidetzan
Osakidetzari eginiko eskeak oroitarazi dituzte Donostian
Asteleheneroko eran, Donostia ospitalean elkarretaratzea egin dute dozenaka langilek. Hilaren 18an dute bilera osasun agintariekin

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak