Osasun zerbitzuek 14.750 dei jaso dituzte festak hasi zirenetik

Gehienak zauriengatik joan behar izan dute osasun etxeetara.

2009ko uztailaren 11
18:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Astelehenean sanferminak hasi zirenetik festekin lotutako 14.750 dei jaso dituzte Nafarroako osasun zerbitzuek. Guztira, 609 gertakari izan dira, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Horietatik 344 kasutan beharrezkoa izan da ospitalera eramatea. Zehazki, 118 pertsonek izan dituzte intoxikazio etilikoak, 70ek kolpe edo zauriak, eta 23k askotariko kolpeak. Beste zortzi pertsona erasoak izateagatik artatu dituzte eta hiru drogen eraginen ondorioz.

Entzierroan izandako zaurituak ez dira datu horren barruan sartzen, baina horien berri ere eman dute: 198 pertsona artatu dituzte, eta horietatik 35 eraman behar izan dituzte osasun zentroetara, 30 kolpeengatik, eta bost adarkadengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.