Osasuna

Osasunbidearen egitura moldatu du Nafarroako Gobernuak

Osasun Zerbitzuko hamabi administrazio unitate kendu ditu, urtean 308.500 euro aurrezteko. Orain arteko egituraren %5,75 galtzen du Osasunbideak, ondorioz.

2012ko uztailaren 18a
21:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Gobernuak Osasunbidearen egitura moldatzea erabaki du gaurko bileran, eta ondorioz, hamabi administrazio unitate egitura horretatik at geldituko dira aurrerantzean. Osasunbideak, beraz, orain arteko egituraren %5,75 galduko du. Neurri horren bidez, urtean 308.500 euro aurreztuko ditu Nafarroako Gobernuak, Marta Vera kontseilariak azaldu duenez.

Verak nabarmendu du osasun arretarekin lotutako zerbitzuei baino ez diela eutsiko Osasunbideak, oraingo moldaketaren eskutik. Osasun Zerbitzutik at geldituko dira, batetik, Biomedikuntzarako Ikerketa Zentroa, eta bertzetik, Osasun Publikorako Institutua. Ikerketa zentroa, hemendik aurrera, Miguel Servet Fundazioaren menpe egonen da; eta Osasun Publikorako Institutuak, berriz, bertze erakunde bat osatuko du Lan Osasunerako Institutuarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.