Oskar Calabozo Casado euskal presoa (Trapagaran, Bizkaia) aske geratu da gaur, Kordobako espetxetik (Espainia) irtenda, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hemezortzi urte egin ditu preso. 2002an atxilotu zuten, ETAko kidea izatea egotzita, eta osorik bete du kartzela zigorra.
Kartzelaldiko azken urte askoan eduki dute Kordoban, etxetik 800 kilometrora. Duela bi urte, Calabozoren bi lagunek eta haren haurrak auto istripua izan zuten, presoa bisitatu ostean.
Orain, 243 euskal preso daude espetxeetan. Euskal Herrikoetan lau baino ez daude; Espainiako Estatuan 202, eta, gainerako 37ak, Frantziakoan.