Osses albokagilea aurkitu dute

Jakinarazi dute «onik» dagoela.

Osses, berak eginiko alboka batekin, 'Herri txiki, infernu handi' saioan. EITB
2022ko abuztuaren 6a
18:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Jose Antonio Martinez Osses luthierra «onik» agertu da. Bizpahiru egun egin ditu desagertuta, bere autoarekin eta zakurrarekin. Senideek eman zuten abisua, eta herritarren laguntza eskatu zuten. Azaldu dutenez, mezua zabaldu izana izan da hura aurkitzeko gakoetako bat.

Ezaguna da Osses albokarien artean, Euskal Herriko albokagile nagusietako bat baita. Hark eginiko albokak erabili ditu, besteak beste, Ibon Koteronek, eta luthierrak eraiki zuen elkarlanean sorturiko albokotea tresna. Otazun (Araba) du tailerra. Hainbatetan agertu da hedabideetan; besteak beste, ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.