Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

Otegik dio EAJk «zapuztu» duela abertzaleen arteko elkarlana

Otegi Bergaran, atzo. BERRIA.
2020ko uztailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BERGARA. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik esan du EAJk, «Lizarra-Garaziren garaian salbu», inoiz ez duela abertzaleen batasunaren aldeko hauturik egin, eta «abertzaleen arteko elkarlan estrategikoaren aukera guztiz baztertu eta zapuztu» duela.

Bergaran (Gipuzkoa) egin ditu Otegik adierazpenok, Telesforo Monzon buruzagi abertzale historikoaren jaiotetxean. Otegik esan du Monzon «abertzaletasunaren erreferentzia nagusietako bat» izan zela, «baita EAJrena ere», eta hark beti egin zuela abertzaleen arteko elkarlanaren alde. Baina, Otegiren iritziz, EAJren gaur egungo buruzagiek baztertu egin dute aukera hori: «Ez zuten gustuko Lizarra-Garaziko ituna, ezta Ibarretxe plana ere».

Nerea Kortajarena, Martin Garitano eta Jose Luis Elkoro egon dira Otegirekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.