Paco Egea. (Elgoibar, Gipuzkoa, 1950)
Ingeniaritza Industriala ikasketak ditu Egeak, eta hainbat enpresatan ibili da: Mondragon taldean, Alfan eta FEVE Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoan. Kutxan, Sprin eta EuskoTrenen kontseilari izana da, eta Gipuzkoako Foru Aldundian, Ekonomia zuzendari. PSE-EEko kidea da. 1997an Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza kontseilari izendatu zuten, EAJ-PSE gobernuan; 1998an utzi egin zuen, PSE Jaurlaritzatik ateratzean. 1999az geroztik, Txillarreko elkarrizketa politikoak sustatu zituen. Duela hiru urte hartu zuen erretiroa lanetik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu