Palestinari elkartasuna adierazi diote Gasteizko jaietan

Palestinarekin Elkartasuna plataformak Donostian ere antolatuko du protesta: igandean izango da, 19:00etan.

Palestinaren aldeko manifestazioa gaur, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Palestinaren aldeko manifestazioa gaur, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko abuztuaren 6a
20:49
Entzun 00:00:00 00:00:00

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, hainbat mobilizazio egitekoak dira hiriburuetako jaietan; gaur izan da lehenengoa, Gasteizen. Bertan, ehunka herritar elkartu dira, eta zera salatu dute: enpresek eta gobernuek Palestinako «genozidioarekin negozioa» egiten dutela. Eta erakundeen «hipokrisia» ere nabarmendu dute.

Mobilizazioak hiru aldarri nagusi izan ditu: palestinarren erresistentziari «baldintzarik gabeko babesa» erakutsi diote; Palestinaren askatasuna lortzeko «Israel suntsitu» beharra dagoela defendatu dute; eta Israelekin «harreman guztiak» eteteko eskatu dute. Hori guztia lortzeko, konpromisoa hartu dute «antolakuntza internazionalista sortzen eta zabaltzen jarraitzeko».

Gasteizkoa ez da mobilizazio bakarra izango. Donostian, igandean egingo dute protesta, 19:00etan, Bulebarrean hasita, eta Bilbokoa abuztuaren 15ean izango da —19:00etan, Plaza Eliptikoan—. Horietaz gainera, Iruñean manifestazio nazionala egingo dute, urriaren 4an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.