Mikel Karrera, Arkaitz Agirregabiria, Maite Aranalde eta Eñaut Aramendi gaur da hartzekoa Laurence Le Vert Parisko epailea, berri agentzien arabera. Ostegunean atzeman zituen Frantziako Poliziak Lapurdin, ETArekin lotuta, eta Fiskaltzak iragarri du kartzela zigorra eskatuko duela denentzat. Laetitia Chevalier ere atxilotu zuten ostegunean, baina atzo aske geratu zen, kargurik gabe.
Karrera (Iruñea, 37 urte), Agirregabiria (Bilbo, 27 urte) eta Aranalde (Ibarra, 28 urte) ETAko arlo militarreko arduradunak zirela diote polizia iturriek, eta aurrena zela taldeko buruzagi nagusia. Hirurak Baionan atzeman zituzten, Gurutze Sainduaren auzoko etxe batean. Larunbatean eraman zituzten Parisera.
Aramendiri ETAren laguntzailea izatea egozten diote. Chevalier eta biak Urruñan atxilotu zituzten, Olheta auzoan. Bikote dira.
atxiloketak
Parisko epailea gaur da hartzekoa Karrera, Agirregabiria, Aranalde eta Aramendi
Fiskaltzak kartzela zigorra eskatuko du. Ostegunean atxilotu zituzten. Chevalier ere bai, baina atzo libre utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu