'PAROT DOKTRINA'

'Parot doktrina' ezarri diete Jesus Mari Zabarte, Xabin Usandizaga eta Andoni Cabello presoei

29 urte daramatza preso Zabartek; hamasei Usandizagak, eta 21 Cabellok.

2013ko urtarrilaren 24a
15:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat-ek jakinarazi duenez, 197/2006 doktrina ezarri diete Jesus Mari Zabarte, Xabin Usandizaga eta Andoni Cabello presoei. Zabartek 29 urte daramatza preso, eta aurtengo martxoaren 29an zen aske geratzekoa. Parot doktrina ezarrita, ordea, 2015ean askatuko dute. Usandizaga 1997tik dago preso, eta ez diote irteera egunik finkatu. Cabello, berriz, 1991n espetxeratu zuten, eta aurtengo martxoaren 21ean zen libre geratzekoa. 2021. urtera arte luzatu diote zigorra.

Etxerat-ek kritikatu du hirurei "bizi osorako espetxe zigorra" ezarri dietela. Elkarteak gaineratu du 91 direla doktrina horren bitartez zigorra luzatu dieten presoak, eta 71k oraindik espetxean jarraitzen dutela. "Bizi osorako espetxe zigorra amaitu behar da, berehala amaitu ere", esan du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.