'Bateragune auzia'. Epaiketa

Parrandak, gaitzizenak, bidaiak eta surrealismoa

Telefono elkarrizketa normaletatik poliziek egindako interpretazio surrealistak bistaratu zituzten lekukoen deklarazioekDefentsaren lekukoak hasi ziren atzo deklaratzen, eta gaur segituko dute

Oihana Elduaien Uranga.
Madril
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Elkarrizketa normal batzuetatik zenbat interpretazio atera daitezkeen argi geratu zen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzi gelan. Ibon Arbuluk preso zegoenean Santi Orueri ETAren izenean Otegirentzako aginduak ematen zizkiola dio Poliziak. Arbulu preso zegoen garai hartan, eta auzitegiari azaldu zion bere komunikazio guztiak kontrolatuta zeudela –idatzizkoak, telefonokoak eta bisitetakoak–. «Galdetzen ari zarenak ez dauka zentzurik», erantzun zion Jone Goirizelaia abokatuari, Otegirentzat ETAren izenean aginduak ematen zituen galdetu baitzion. Auzi honetan Otegiri ETAren aginduak zabaltzea egozten diote, baina Arbuluren kontra halako inputaziorik ez dago, eta oinez sartu eta atera zen auzitegitik.

Arbuluri bisita egitera espetxera joaten zenean ezagutu zuenOruek Jose Luis Elkoro, Arbulurekin zegoelako preso. Orue Otegiren laguna da. Elkororen urtebetetze egunean, Arbuluk Orueri deitu zion, aurrenak Elkorori eman zion telefonoa eta bigarrenak Otegiri, hark Elkoro zoriondu zezan. Poliziak interpretatu zuen, elkarri aginduak ematen ari zirela. Lanciego ardoa eta txakolin botilak eskatuz Oruek izandako beste elkarrizketa batean ere Elkoro ikusi zuten poliziek. Lanciego Elkoro zela interpretatu zuten, eta txakoli, Arbulu.

Otegi bi aldiz Lapurdira eraman zuela esplikatu zion epaimahaiari Oruek, baina Poliziak esaten duenaren kontra, bidea «normal-normal» egiten zutela, autopistatik eta bidesaria txartelaz ordainduta. Ez duela azkar gidatzen esan zuen, «bestela multak jartzen dituzte-eta!». Poliziak dioen bezala, Urruñan gelditu egin zirela onartu zuen, baina pastelak erosteko gelditu ziren, eta Otegik berak erosi zituen. Ez zen segurtasun neurri bat. Gainera, argitu zuen, ohartu zen poliziak segika zituztela. «Atzetik zetozen». Bigarren bidaian, Ezpeletara joan zirenean, Biriatuko ordainlekuan Frantziako Poliziak gelditu zituen eta dokumentazioa eskatu, eta gero jarraitzeko esan zieten. Oruek Ezpeletako plazan utzi zuen Otegi, eta ordu batzuk geroago, toki berean jasotzera joan zenean, poliziak argazkiak egiten ari zirela ohartu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.