Ohiz bezala, bozka guneak hetsi baino ordubete bat lehenago eman du Pirinio Atlantikoetako prefeturak herrietako bozetako lehen itzuliko parte hartze heina: %52,17k bozkatu du 17:00etarako. 2014ko herrietako bozei konparatuz, zazpi puntu jaitsi da parte-hartzea, orduko horretan, ordu berean, %59, 94koa izan baizen. Koronabirusaren eragina ikus daiteke apaltze horretan. Bozka emaileen gehiengoa joan da, halere, bozkatzera lehen itzulian. Ipar Euskal Herriko parte hartze daturik ez da oraindik.
Bozkatu ala ez? Galdera horri erantzun beharko zioten Ipar Euskal Herriko herritarrek gaur. Ostegunean egin zituen adierazpenak Emmanuel Macron Frantziako presidenteak koronabirusaren aurrean hartuko zituen neurriak jakinarazteko: astelehenetik aitzina ikastetxe guziak itxiko zituztela abisatu zuen, eta adineko jendeari etxean gelditzeko gomendioa eman zion. Hala ere, "aditu zientifikoen gomendioei jarraikiz" hauteskundeak normaltasunez iragan daitezkeela ebatzi zuen. Segurtasun neurriak hartuko dituztela iragarri zuen: bozkatzera joanen diren herritarren artean metro bateko distantzia atxikiko dute, bozka paperak ukitu aitzin eskuak garbitu beharko dira, idazlumak etxetik eramateko eskatu dute...
Atzo arratsean neurri zorrotzagoak iragarri zituen Frantziako Gobernuak. Jende multzo handiegiak osatu ez daitezen, lehentasunezkoak ez diren leku publiko guziak ixtea erabaki zuen Edouard Philippe Frantziako Lehen ministroak, atzo gauerditik aitzina. Hiri nagusi batzuetan polizia bidali zuten ostatuen ateetara, bertan zeuden bezeroak etxera bidaltzeko.
Testuinguru horretan zentzurik ba ote du gaurko bozka hitzordua atxikitzeak? Galdera hori egin zuen batek baino gehiagok atzo arratsean, etxean gelditzeko gomendioa eta bozkatzera joateko deia kontrajarrita. Hala, Gilles Simeoni Korsikako presidenteak herriko bozak gibelatzeko eskatu zion Frantziako presidenteari. Eskaera berdina egin zuten François Bayrou Modem alderdiko presidenteak eta beste hainbat arduradun politiko eta instituzionalek ere.
En tant que Président du Conseil exécutif de #Corse, je demande l’annulation du scrutin #municipal. Parce qu’il est de mon devoir de protéger les Corses. Et pour que le suffrage universel puisse, une fois l’épidémie vaincue, s’exprimer dans des conditions normales.
— Gilles Simeoni (@Gilles_Simeoni) March 14, 2020
Le Monde egunkariko zuzendariak zabaldu zuenez, Eliseoak atzo gauean adierazi zien "beranduegi" dela bozak gibelatzeko, eta "ikusiko" dutela bigarren itzulirako zer egin.
Les élections municipales ? « Pour le premier tour, on ne peut plus reculer. Nous verrons pour le second tour », affirme l’Elysée au Monde https://t.co/XIFOTTpICq
— Luc Bronner (@lucbronner) March 14, 2020
Atzo gauean, herriko bozak gibelatzeko mezuak zabaltzen hasi ziren sare sozialetan, eta gaur goizerako, "ez naiz bozkatzera joanen" eta "geditu etxean" traolak aipatuenen artean ziren Frantziako Twitterren. Ipar Euskal Herrian ere, ez bozkatzea erabaki dutela jakinarazi dute zenbaitek sare sozialetan. Remi Salomon Parisko ospitaleetako medikuntza batzordeko presidenteak mezua zabaldu goiz honetan, "erabateko konfinamendua" ezartzeko eskatu eta ez bozkatzera joateko gomendatuz.
A lire attentivement. Il faut dès maintenant appliquer le confinement maximum. N'allez pas voter, évitez les contacts à moins de 2m. Lavez-vous les mains souvent.
— Rémi Salomon (@RemiSalomon) March 15, 2020
A l'hôpital on se mobilise avec toutes les précautions.
https://t.co/SHjlEucyOY
Bozak baliogabetuak?
Anartean, bozka bulegoak ireki dituzte gaur goizeko 8:00etatik, eta herritar andana joan da hautesontzian bozka papera ezartzera. Baina zenbatek hartuko dute etxean gelditzeko erabakia? Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien testuinguruan, herriko bozak normaltasunez iragateko baldintzak beteak ote dira? Ezezko iritzia duen edozein herritarrek Administrazio Auzitegian helegitea jar lezakete gaurtik hasi eta ostirala arte. Prefetak bi asteko epea du gaurko bozketa baliogabetzeko. Baina ezjakintasuna da nagusi gerora gertatu daitekeenari buruz. Anartean, herritarrak hartu beharko du erabakia: gustuko ez duen hautagaia gailentzeko eta birusa hedatzeko arriskuaren artean.