'Herriko tabernen auzia'

Patxi Bengoa, Jaione Intxaurraga eta Idoia Arbelaitz aske geratuko dira 30.000 euroko bermea ordainduta

Askatasunak jakitera eman duenez, Patxi Bengoa-Lapatza, Jaione Intxaurraga eta Idoia Arbelaitz aske geratuko dira gaur, 30.000 eurotako bermea ordainduta. Orain bi aste askatu zituzten kasu berean auziperatutako beste bi lagun ere: .Rufi Etxeberria eta Jon Gorrotxategi. Horrenbestez, 'Herriko Tabernen auzia'-n bi lagun geldituko litzateke preso: Juan Ignacio Lizaso, andoaindarra eta Joseba Garmendia urretxuarra.

2004ko maiatzaren 6a
13:20
Entzun 00:00:00 00:00:00
2002ko apirilaren 29an atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak Begoa bilbotarra, Intxaurraga eibartarra eta Arbelaitz oreretarra Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA