Patxi Lopez aukeratu dute berreraikitze batzordearen buru

Espainiako Kongresuak bi hilabeterako eratuko du batzordea oraingoz, koronabirusak eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko neurri bereziak hartzeko. Alderdien arteko ika-mikak baztertzeko eskatu du Lopezek bozketaren ondoren.

Patxi Lopez diputatua eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, Espainiako Kongresuan, otsailean. FERNANDO ALVARADO / EFE
2020ko maiatzaren 6a
20:35
Entzun

Patxi Lopez Espainiako Kongresuko diputatua eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia berreraikitze sozial eta ekonomikorako batzordearen buru izendatu dute Kongresuan eginiko bozketan. PP alderdiaren hautagaia Ana Pastor zen, eta Ciudadanosena, Jose Maria Espejo.

Gehiengo soilez aukeratu dute Lopez, bigarren bozketan. Alderdien arteko ika-mikak baztertzeko eskatu du Lopezek bozketaren ondoren. «Herritarrek exijitzen digute inola ere ez erortzea liskarraren aldapatik alderdi kontuengatik».

Koronabirusaren krisiari aurre egiteko berreraikitze sozial eta ekonomikorako batzordea eskua altxatuz bozkatu dute. Espainiako Gobernuaren asmoa ez da «batzorde iraunkor bat» sortzea. Hasieran, bi hilabeterako eratuko dute, krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko berehalako neurriak onar ditzan, baina esana dute litekeena dela epe hori luzatzea.

Batzordeko talderik handiena sozialistena izango da: hamahiru diputatu izango dituzte; PPk, bederatzi; Voxek, bost; Unidas Podemosek, lau; ERCk, bat; talde pluralak (JxC, Mas Pais, Compromis, Coalicion Canaria, Nueva Canarias, PRC, Teruel Existe eta BNG), lau; Ciudadanosek, bat; EAJk, bat; EH Bilduk, bat; eta talde mistoak (CUP, UPN eta Foro Asturias), zazpi.

PSOEk eta Unidas Podemosek egin zuten batzorde hori sortzeko proposamena, eta bozeramaileen batzarrean onartu zuten, joan den astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.