Patxi Ruiz euskal presoak ebakiak egin dizkio bere buruari, osasun arretarik eza salatzeko

Besoan egin ditu ebakiak. Tinko erakundeak salatu duenez, Ruizek egunak daramatza pneumonia sintomekin, eta oraindik ez diote arta medikorik eman.

Iruñeko espetxea, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iruñeko espetxea, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
gotzon hermosilla
2025eko urriaren 14a
19:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Txantrea auzoko Patxi Ruiz Romero euskal presoak ebakiak egin dizkio bere buruari, besoan zehazki, osasun arretarik eza salatzeko. Tinko erakundeak adierazi duenez, Ruizek egunak daramatza pneumonia sintoma gogorrekin: eztula du, sukarra, biriketako mina arnasa hartzean, gonbitoka aritu da, eta abar. Horren ondorioz, jan ezinik eta ziegatik atera gabe eman ditu azken hiru egunak, baina oraindik ez du izan medikuaren bisitarik. Hori ikusita, bere buruari ebakiak egitea erabaki du, protesta gisa eta osasun arta egokia eskatzeko. Iruñeko espetxean dago Ruiz.

Iruñerriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin du gaur arratsaldean, Ruizen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.