Euskara

Patxi Uribarren aukeratu dute euskaltzain oso Henrike Knörren ordez

1971tik zen euskaltzain urgazle, eta hiztegigintzan aritu da batik bat.

2008ko irailaren 26a
15:07
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hiztegigintzan lan oparoa Patxi Uribarrenek (Aramaio, 1942) beteko du Euskaltzaindian Henrike Knörrek hutsik utzitako aulkia.

Filosofia eta Letretan zein Teologian lizentziatua da Uribarren, eta fraide karmeldarra. Aramaioko toponimiari buruz egin zuen tesia, eta aurrez aipatu bezala, hiztegigintzan nabarmendu da; hala nola, Euskarazko hiztegia , Sinonimoen hiztegia, Eskola hiztegia, Europa hiztegia eta 3000 hiztegia landu duten taldeetan ibili da. Karmel aldizkarian eta beste zenbait argitalpenetan ere plazatu ditu artikulu eta idatziak.

Euskaltzaindiko kideen gehiengo osoaren babesa jaso du Uribarrenek, Jose Luis Lizundiak, Andoni Sagarnak, Sagrario Alemanek eta Juan-Louis Davantek proposatuta. Blanca Urgell (Gasteiz, 1962) hizkuntzalaria zen beste hautagaia Patxi Goenagak, Joseba Lakarrak eta Lourdes Oñaederrak proposatuta.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA